XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eskerrik asko.

Andrea jezarri zan.

Itziar-ek nabaitu zuen bere hestutasuna.

- Nire semearen alde hitz egiten natortzu.

Itziar-ek pentsatu zuen: fabrikan sartu nahi duen baten ama izango da.

- Esan ba. Eta andreak jarraitu zuen.

- Nire semea Latxaga da... Itziar-eri bihotzak salto bat eman eutsan.

Gogortu egin zan.

- Eta zer nahi duzu? Andrea, bere pentsakizun eta prolemetan murgildurik, ez zan konturatu Itziar-en galdera zein zorrotz eta gogor esana zegoen.

- Nire semea azkenetan dago.

Oraindino gaztea dala, ezertarako ez dan gizona eginda dago.

Lan barik bere ezkontza deseginda, bere izpiritua lurperatuta, gaixorik... Bizitza baten frakasua.

Eta ama batentzat bere semea hoian ikustea, tristea da.

Itziar-ek, bere gogortasuna galdu gabe, beste galdera mingarri bat jaurti eutsan.

- Berak bialdu zaitu, ezta?
- Ez, berak ez daki ezer.

Bera ez dago ezertarako ere.

- Zure semea, andra, ez zan ondo portatu fabrikako zuzendaritza euki zuenean.